Zer dira Bilboko Babesleku klimatikoak?

🌡️Klima-aldaketaren ondoriozko bero-boladak areagotu egingo dira datozen urteotan, Espainian. Tenperatura altuak direla eta, muturreko beroak «bero-irla» bihurtzen ditu hiriak —hormigoi eta zoladura gero eta gehiago dagoelako, berdegune eta naturaguneen kaltetan—.
🌞Eguraldiaren gorabehera horiek gero eta gehiagotan ematen direnez, Bilboko udalak «babesleku klimatikoak» sortzearen aldeko apustua egin dute, egoera zaurgarrienean dauden herritarrek bertan babes hartu eta bero-kolpeak ekidin ditzaten.
🅱️Horri aurre egiteko eta muturreko beroak herritarren osasunari dakarzkion ondorio txarrak leuntzeko, Bilboko Udalak babesleku klimatikoen sarea antolatu du, uri osoan zehar kokatutako eta behar bezala identifikatutako 130 espazioz osatua (64, barrualdeetan, eta 66, kanpoaldean).
Gomendagarria da babeslekuok tenperatura handiak izaten diren egunetan erabiltzea, eta bereziki egokiak dira pertsona zaurgarrientzat; esaterako, umeak, adinekoak eta arnas aparatuko eritasunak dauzkaten pertsonak.
⚠️ Azpimarratu beharra dago babesleku klimatikoak ez direla osasun-arreta jasotzeko zentroak. Sintomarik edukiz gero, dagokion osasun-zentrora jo behar da. ⚠️