BILBOKO 47 IKASTETXEK HARTU DUTE PARTE 2030 ESKOLA AGENDAREN UDAL FOROAREN 20. EDIZIOAN
Bilboko Eskola Agenda osatzen duten 47 ikastetxeetako ikasleek ikasturtean zehar egindako lana aurkeztu diote osoko bilkurari.
Osoko bilkuran, Nora Abete alkateordea eta Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotzia buru zela, ikasleek ikasturtean zehar egindako lana azaldu diote Bilboko Udalari, eta otsailaren 13ko Eskola arteko Foroan ikastetxeen artean adostutako 8 ekimen eraldatzaileak aurkeztu dituzte.
20. edizio honetan, osoko bilkurak dinamizatzaile bat izan du eta ikasleak hiriko zinegotzi izan dira egun batez; udalbatza osatzen duten talde politikoetako 8 zinegotzik, berriz, beren aholkulariak izan dira proiektuen aurkezpenean.