
♻ Maiatzaren 17a – Birziklatzearen Munduko Eguna.🌍
Sortzen dugun hondakin bakoitzak historia bat du. Planeta kutsa dezake mendeetan zehar edo zerbait erabilgarri bat bihur daiteke. Gure esku dago zer aukeratu. Birziklatzea funtsezko tresna da krisi klimatikoaren aurkako borrokan, baina, horrekin batera, aldaketa sakona egin behar da gure kontsumo-ohituretan.
Zergatik da hain garrantzitsua birziklatzea?🔄
Baliabide naturalak ez direlako amaigabeak. Mugarik gabe ekoizteak eta pentsatu gabe botatzeak puntu kritiko batera eraman duelako planeta. Eta birziklatutako ontzi bakoitzak, lata bakoitzak, aparatu elektroniko bakoitzak emisio gutxiago, kutsadura gutxiago eta ekonomia zirkular handiagoa esan nahi duelako.
Baina birziklatu aurretik, badago zerbait premiazkoagoa: murriztea eta berrerabiltzea.📉
Behar dena bakarrik erostea, erabilera bakarreko plastikoak saihestea, gauzak bota aurretik konpontzea, produktu iraunkor eta berrerabilgarrien alde egitea. Horixe da, benetako eredu jasangarri baten oinarria.
Zer egiten dugu Udaletik?🏙
Gaikako bilketako programak bultzatzen ditugu, ekonomia zirkularra sustatzen dugu, berrerabiltzeko eta sentsibilizatzeko tokiko ekimenak bultzatzen ditugu, eta hondakinak aukera izan daitezen, eta ez arazo, dihardugu lanean. Baina zure laguntza behar dugu.
✅ Bereizi ondo hondakinak: papera, beira, ontziak, biohondakinak, eta gogoratu non utzi behar diren zabor bereziak.
✅ Informa zaitez non dauden zure auzoko garbiguneak.
✅ Parte hartu ingurumen-hezkuntzako eta kontsumo arduratsuko kanpainetan. Eman bigarren bizitza erabiltzen ez duzunari.
🌱Birziklatzea erantzukizun-egintza bat da. Baina murriztea kontzientzia-ekintza bat da.
Eta gaur hori gogoratzeko eguna da. Eta bihar ere bai.