Aurreztu eta bide batez ingurumenari lagundu

Neguko hilabeteetan, hotzak energia kontsumoa bultzatzen du berokuntzan eta beste sistema batzuetan, eta horren eraginez, fakturak eta ingurumen-aztarna handitu daitezke. Hemen dituzu etxean aurrezteko eta ingurumen-inpaktua murrizteko aholku batzuk, erosotasuna galdu gabe:

  1. Optimizatu berogailua:
  • Doitu termostatoa: etxeko tenperatura egokiena hau da: egunez, 19-21 °C eta gauez, 16-18 °C. Gradu gehigarri bakoitzak energia-gastua % 7-10 handitzea dakar.
  • Aprobetxatu eguzkia: ireki gortinak eta pertsianak argi-orduetan, espazioak modu naturalean berotzeko.
  • Saihestu bero-galerak: erabili estankotasun-gomak ate eta leihoetan, bero-ihesak saihesteko.
  • Ez estali erradiadoreak: ez estali arropa edo altzariekin, beroa hobeto banatuko da-eta.
  1. Sukaldatu modu eraginkorrean
  • Erabili tapa eltzeetan: energiaren % 30 ere aurreztuko duzu janaria prestatzean.
  • Aprobetxatu hondar-beroa: itzali labea edo bitrozeramika egosketa amaitu baino minutu batzuk lehenago.
  • Ez ireki labea behin eta berriro: irekitzen duzun bakoitzean, beroaren % 20 galtzen duzu.
  1. Jagon kontsumo elektrikoa
  • Aldatu LEDera: % 80 eraginkorragoak dira eta askoz gehiago irauten dute.
  • Deskonektatu etxetresna elektrikoak stand-by eran daudenean: ezkutuko kontsumo hori faktura elektrikoaren % 10 izan daiteke.
  • Aprobetxatu gaueko tarifak: ordu-diskriminazioko tarifa baduzu, erabili garbigailua eta ontzi-garbigailua kostu txikiagoko orduetan.
  1. Ur beroa taxuz
  • Dutxa labur eta eraginkorra: dutxan murrizten duzun minutu bakoitzeko 8 litro ur bero aurreztu ahal izango duzu.
  • Tenperatura egokiena termoan: 50-55 ° C-ra doitzeak energia aurrezten du erosotasuna galdu gabe.
  1. Ehunak eta hotza murrizteko ohiturak
  • Arropa-geruzak etxean: berogailua igotzea baino hobeto.
  • Ur beroko poltsak: Ohea edo sofa berotzeko berogailu elektrikoen alternatiba ekologikoa.
  1. Etxetresna elektriko eraginkorrak
  • A etiketa energetikoa edo goragokoa: etxetresna elektrikoren bat erosi behar baduzu, bilatu eraginkorrenak.
  • Erabili eco-programak garbigailuan eta ontzi-garbigailuan, ur eta elektrizitate gutxiago kontsumitzen baitituzte.

Aldaketa horiek, planetari mesede egiteaz gain, hileko fakturan % 30eko aurrezpena ekar diezazukete.