Bilboko Udalak ekitaldi honetarako udal-dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du urtarrilaren 8an, 2025eko otsailaren 21era arte (biak barne).

Onuradunak Bilboko irabazi-asmorik gabeko erakundeak izango dira, alde batera utzirik guraso-elkarteak eta ikastetxeak.

Helburua da Bilbon ingurumen-jasangarritasunari, klima-aldaketari, mugikortasunari eta biodibertsitateari buruzko prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak egitea, bai eta

hiriko ingurumena hobetzen lagunduko duten ekintzak antolatzea ere.

Programa bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 4.000 eurokoa izango da. Erakunde bakoitzak gehienez bi programarako eskabideak aurkeztu ahal izango ditu. Norgehiagoka bidez ebatziko dira dirulaguntzak. Dirulaguntzak ordainketa aurreratuaren bidez ordainduko dira, justifikatu aurretik, eta esleitutako dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa ordainduko da, bermerik eskatu gabe.

Programak gauzatzeko epea 2025eko abenduaren 31ra artekoa izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen daude deialdi honen oinarriak eta eskaera egiteko moduari buruzko informazioa