Jendaurrean jartzea Zarataren aurkako Bilboko 2024ko Ekintza Plana, onartu aurretik
Bilboko Gobernu Batzordeak 2024ko azaroaren 13ko Erabakiaren bidez, Zarataren aurkako Bilboko 2024ko Ekintza Plana onartu aurreko izapide moduan, erabaki du plan hori jendaurrean jartzea HILABETEZ, egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak aurkezteko, halaxe ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18 eta 19. artikuluetanan. Epe horretan espedienteko agiriak Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailean (Ingurumen Sailatalean-San Agustin erakina, Ernesto Erkoreka plaza nº12, 5. B) eta udalaren web gunean kontsultatu ahal izango dira.