COP16
Alderdien Konferentzia (COP) Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenaren (CDB) organo zuzentzailea da. Hitzarmen hori nazioarteko ituna da eta 1992an onartu zen Rio de Janeiroko Lurraren Goi-bileran.
Helburua da dibertsitate biologikoa kontserbatzeko eta horri erabilera jasangarria emateko agendak, konpromisoak eta ekintza-esparruak ezartzea, bai eta baliabide genetikoen erabileratik eratorritako onuren partaidetza bidezkoa eta ekitatiboa bermatzea ere.
COP bi urtean behin egiten da. 2024an, historian lehen aldiz, Kolonbiak Biodibertsitateari buruzko bi urtez behingo Konferentziaren 16. edizioa hartuko du. Konferentzia horietako bakoitzean dibertsitate biologikoa babesteko neurri erabakigarriak hartu nahi dira.
Aurten, COP16 Calin izango da, Valle del Cauca (Kolonbia) departamentuko hiriburuan, 2024ko urriaren 21etik azaroaren 1era.
“Bakea Naturarekin” leloa gogoeta egiteko deia da, ingurunearekin daukagun harremana hobetzeko, naturaren erauzketa, gehiegizko ustiapena eta kutsadura lehenesten ez dituen eredu ekonomiko bat birpentsatzeko.