BINILOAK

Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak hogeita hamar informazio-binilo ipini ditu hiriko kaleetan, eta informazio-liburuxka bat banatuko du etxe guztietan, aditzera emateko non dauden udalerri osoan zehar kokatu diren aterpe klimatikoak eta zeintzuk diren aterpe klimatikoen sarearen zerbitzuak. Horrela, Bilboko aterpe klimatikoen kokapena eta eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutaraziko dira.