GAUR 19:00ETAN EKOETXEAN!

Honen bidez dei egiten dizuegu hiria birnaturalizatzeari buruz Ekologistak Martxan elkarteak antolatu duen hitzaldira joan zaitezten. Hitzaldi hori gaur arratsaldean izango da, 19:00etan, Ekoetxean.

Ekologian, organismoek bizitzeko baldintza egokiak dituzten tokiari deitzen zaio habitata, baina, hirigintza-arloan, gizakia bizi den espazio eraikiari ematen zaio izen hori. Gure hirien errealitateak, ordea, askotan ez ditu baldintzarik idealenak betetzen. Erronka klimatikoari aurre egiteko, beharrezkoa da gure hiriak birpentsatzea eta berriro diseinatzea, eta horretarako beste elementu batzuk txertatzea, hala nola azpiegitura berdea eta naturan oinarritutako irtenbideak. Hirien neurrigabeko hazkundeak eragina izan du giza bizikidetzan eta ingurunearekiko harremanetan. Hitzaldian aztertuko da nola paisajistek eta biologoek oso zeregin garrantzitsua izan dezaketen habitata hainbat eskalatan berreraiki eta hobetzeko; alegia, lurralde-mailan, hiri-mailan eta proiektu-mailan. Gure ingurunea birnaturalizatzea eta bizitzeko egokiago egitea helburu izan duten esku-hartzeen eta proiektuen adibideen berri emango dira bertan.