GABONETAN EZ ISURI CO2rik: OPARITU PRODUKTU JASANGARRIAK
Gure gizartean, kontsumo handieneko garaietako bat Gabonak dira. Ez da zaila egun horietako erosketak jasangarritasuna kontuan hartuta egitea; keinu erraza da, eta gainera, CO2aren emisioa murriztuko duzu.
- Oparitu produktu jasangarriak, birziklatuak edo hondakin gutxi sortzen dituztenak.
- Ahal dela, ez bidali Gabonetako paperezko postalik; bidali zorion mezu digitalak, mezu elektronikoak erabiliz.
- Ez erabili erabili eta botatzeko materialik jatorduetan eta familia-bileretan; ahal dela, ez erabili plastikozko platerik eta edalontzirik, ez eta paperezko ezpainzapirik ere.
- Erabili material birziklatuak edo berrerabiliak Gabonetako apaingarriak egiteko.
- Gabonetako zuhaitza erosten baduzu, birlandatu ezazu jaiegunak amaitzen direnean. Gogoratu gorostia babestutako espeziea dela eta ezin dela halakorik hartu, ezta haien adarrik ere.