ONDO ETORRIA 2023ko UDAGOIENARI

Tenperatura altuak izan ditugun urte honetan, badirudi udagoiena iritsi zaigula. Ohi baino beranduago iritsi bada ere, hemen da. Hostoak kolorez aldatzen eta zuhaitzetatik erortzen hasiak dira.

Argazkian -San Ignazion egindakoa-, astigarren familiako zuhaitzen hostoen kolore-aldaketa ikus dezakegu, pasealekuan. Hosto batzuk lurrera nola erori diren ere ikus dezakegu.