BAZENEKIEN FILMATZEETARAKO INGURUMEN-ZIGILU BAT DAGOELA?

Sarritan, filmazioetan, ez diote garrantzirik ematen ingurumen-jasangarritasunari. Hori dela eta, ikus-entzunezko produkzioetan ingurumen-jasangarritasuna sustatzeko tresna bat diseinatu dute. «Green Film» du izena, eta ekoizleei lan-jardunbide jasangarriei buruzko orientabidea ematen ere laguntzen du. Ingurumena zaintzen duten proiektuei ematen diete ziurtagiri hori.

Hona hemen aintzat hartu beharreko irizpideak, ikus-entzunezko proiektu batek zigilua lortzeko:

  1. JASANGARRITASUNA PLANIFIKATZEA. Filmatzen hasi aurretik, jasangarritasunaren alorreko zein neurri ezarriko diren planifikatzea.
  2. ENERGIA AURREZTEA. Elektrizitate berdea, LED argiak eta abar erabiltzea. Energia-baliabideak probesten dira. Energia-kontsumoak eragindako inpaktua txikitzea bermatzen da.
  3. GARRAIOA ETA OSTATU HARTZEA. Ingurumen-etiketadun ibilgailuak erabiltzea, filmatzetik hurbil dagoen toki batean ostatu hartzea eta abar. Garraioaren ondoriozko gas kutsakor gutxiago isurtzen dira, eta taldeak ostatu hartzeak eragindako inpaktua txikiagoa da.
  4. Edateko ura hornitzea, ontzi berrerabilgarriak erabiltzea eta abar. Elikadura osasuntsu eta kalitatezkoa bermatzeaz gain, CO2 isurpenak gutxitzen dira eta ez dira cateringetan sortu ohi diren hondakinak sortzen.
  5. MATERIALAK HAUTATZEA. Ingurumena zaintzen duten materialak erabiltzea. Adibidez: birziklatutako edo berrerabilitako materialak eta bigarren eskukoak, paper gutxiago erabiltzea eta abar.
  6. HONDAKINAK KUDEATZEA. Filmazioan zehar sortutako hondakinak behar bezala kudeatzen direla bermatzea, berreskuratzeari eta birziklatzeari lehentasuna emanez. Horretarako, hondakinak gaika bildu behar dira, filmatzeko lekuan bertan.
  7. PUBLIZITATEA ETA PROMOZIOA. Ikus-entzunezko lanaren zabalkundea eta promozioa egitea, publikoaren artean jasangarritasunaren alorreko jardunbide egokiak sustatzeko.