AUTORIK GABEKO MUNDUKO EGUNA

Autoei esker, gure bizitzak errazagoak dira, leku batetik bestera joaten laguntzen digutelako. Hori egia da, baina egia da, halaber, karbono-aztarna areagotzen dutela eta kalte konponezinak eragiten dizkiotela ozono-geruzari.

Horregatik, irailaren 22a Autorik Gabeko Munduko Eguna da, alderdi horretan kontzientzia ekologikoa sustatzeko eta ingurumena (eta giza osasuna) zaintzen laguntzeko egun. Egun horren aldarrikapenaren ardatza izan zen autoari eman behar zaion benetako erabileraren kontzientzia hartzea. Normalean, eroso mugitzen gara gure autoan (baita distantzia laburretan ere). Baina ez gara konturatzen, horrela, besteak beste, gehiago kutsatzen dugula ingurumena. Autoa erabiltzean, ibilgailuen barne-errekuntzako motorrek sortutako gasak eta partikulak (CO, CO2, NOx, besteak beste) isurtzen dira.

Egun hau Mugikortasunaren Europako Astearen barruko jardunaldi bat da.