Parte hartu ASTEKLIMA2023en jardueretan!
2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, klima aldaketaren aurka mobilizatzeko jarduerez beteko da Euskadi, ASTEKLIMA 2023-Klima eta Energiaren Astearen laugarren edizioarekin. Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Ihobe eta EEE erakunde publikoen bidez sustatutako ekimen honek herritarrak kontzientziatu eta mobilizatu nahi ditu beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikoari aurre egin diezaioten, premisa baten pean: ekintza oro, txikia izan arren, garrantzitsua dela.
- Igandea Irailaren 24an 10:00etan
GINKANA “NATURAREN ALTXORREN BILA”
Altxorra bilatzeko jolasaren bidez ekosistemen zerbitzuen kontzeptua, hiriko azpiegitura berdeekin duten lotura eta herritarren bizi-kalitaterako eta hiriak klima-aldaketaren aurrean egokitzeko duten garrantzia azaltzen dituen tailer didaktikoa, adin guztietarako.
- Gutxi gorabeherako iraupena: ordu 2
- Adin guztietako jendearentzat
- Gehieneko pertsona-kopurua: 25 pertsona
- Hasteko tokia eta ordua: 10:00etan, Etxebarria parkeko tximinian
- Izena ematea: ingurumena@bilbao.eus
- Telefonoa: 94 420 50 39
- Larunbata, irailak 30, 9:30ean
PLASTIKOEN ETA ZABORREN BILKETA NERBIOI IBAIAN (ABUSU) ETA PASEOA PIRAGUAN ITSASADARREAN
Ibaietako ekosistemei eta plastikoek ibaietan eta itsas ekosistemetan eragiten dituzte arazoei buruzko hitzaldia. Ibaira sartuko gara Abusu aldean eta hondakinak bilduko ditugu. Bildu ondoren, hondakinak sailkatu eta zein bere edukiontzian utziko ditugu. Jarduera amaitzeko, piraguaz gidatutako zeharkaldi bat egingo dugu itsasadarretik Bilboko Itsas Museoraino.
- Gutxi gorabeherako iraupena: 3 ordu
- Gehieneko pertsona-kopurua: 25 pertsona (18 urtetik gorakoak)
- Hasteko tokia eta ordua: 9:30ean, Zamakola kaleko 70. zenbakiaren aurreko zabalgunean
- Izena ematea: ingurumena@bilbao.eus
- Telefonoa: 94 420 50 39
- Igandea Urriaren 1ean 09:30ean
INTERPRETAZIO-IBILBIDEA ITSASADARRETIK
Oinezko pasiera itsasadarretik, Udaletxean hasi eta Zorrotzaraino; itsasadarraren hobekuntza fisiko-kimikoa eta biologikoa azalduko digute eta bertan bizi diren espezieak behatzeko aukera izango dugu.
Javier Francok emango ditu azalpenak; biologian doktorea da eta itsasoetako eta kostaldeetako ingurumen-kudeaketan aditua da Azti zentro teknologikoan. Javier duela 30 urtetik ari da itsasadarrean ikertzen, eta ondo ezagutzen du harrezkero izan duen eraldaketa.
- Gutxi gorabeherako iraupena: 3 ordu
- Adin guztietako jendearentzat
- Gehieneko pertsona-kopurua: 25 pertsona
- Hasteko tokia eta ordua: 09:30ean
- Izena ematea: ingurumena@bilbao.eus
- Telefonoa: 94 420 50 39
ZURE ZAIN GAUDE!