BILBOKO UDALAK AURTEN ERE BAT EGIN DU 2023ko MUGIKORTASUNAREN ASTE EUROPARRAREKIN

Bilboko Udalak, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren bidez, bat egingo du aurten ere Mugikortasunaren Aste Europarrarekin. Aste hori irailaren 16tik 22ra egingo da, eta edizio honetako leloa “Eraginkortasun energetikoa” izango da, garraiobide jasangarriak eta mugikortasun aktiboa bultzatzeko helburuarekin.

Asteko programaren barruan, era guztietako jarduerak daude, adin guztietako pertsonei zuzenduak: paseoak itsasadarraren ertzetik, karabana isila, kutsatzen ez duten ibilgailuen erakusketak, bizikletekin egindako jarduerak, bide-hezkuntzako ikastaroak bizikletan, patinetan eta patineteetan, Bilbon Emisio Gutxiko Eremu bat ezartzearen onurei buruzko mahai-inguru bat, eta askoz gehiago.

Lotura honetan duzu kontsultatzeko aste osoko programazio zehatza.