BERTATIK BERTARA EROSI, AUTOMOBILA GELDIRIK UTZITA. HURBILEKO DENDETAN EROSI.

Hurbileko merkataritzak kutsadura murrizten laguntzen du, atzera eta aurrera ibili beharrik gabe, erregaietan ezer gastatu gabe eta atmosfera kutsatu gabe: automobilaren motorrak erretzen duen erregai-litro bakoitzeko, 2 kg CO2 baino gehiago isurtzen dira atmosferara.

Herriko dendetan erosten baduzu, herriari bizia ematen lagunduko duzu. Begira ezazu produktua hurbilekoa den. Horretarako dituzu berme- eta jatorri-markak, hurbileko produktuak bereizteko bidea ere ematen dutenak, hala nola Eusko Label, Euskal Baserri edo jatorri-izendapenak, geografia-adierazle babestuak eta euskal produktu ekologikoak.

Hurbileko merkataritzaren alde egiten baduzu, aurreztearen, osasunaren eta gure herri eta hirien garapen ekonomikoaren alde ariko zara egiten.