BOTILAKO URA EDATEARI UZTEKO FUNTSEZKO DATUAK

Egunero egiten ditugun ekintza txiki askok eragin itzela dute ingurumenean, gu horretaz jabetu ez arren. Ekintza horietako bat da botilako uraren kontsumoa. Horixe da plastiko bidezko kutsaduraren eragileetako bat, kaltetzen dituena ozeanoak, ozeanoetako bizitza eta baita gizakiaren osasuna ere.

Plastikozko botilarik erabiltzen ez baduzu, ez duzu plastikoekin kutsatuko. Urtero, 8 milioi tona plastiko iristen dira itsasoraino. Gainera, plastikoa ez da deskonposatzen. Plastikozko botila batek 500 urte inguru behar ditu desagertzeko. Gainera, ozeanoetako uretan luzaroan egoten denez, itsas animaliak plastikoetan harrapatuta geratzen dira edo botilak janariarekin nahasten dituzte, eta, ondorioz, hil egiten dira.

Minutuero milioi bat plastikozko botila baino gehiago erabiltzen dira. Hala ere, bostetik bat baino ez da birziklatzen.

Botila bat ekoitzi ahal izateko, botilaren barruan dagoen ur kantitatea halako 7 gastatzen da.