INGURUMENAREN MUNDUKO EGUNA
Gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzen dugu, herritarrak ekosistemak zaintzearen eta ingurumena errespetatzearen garrantziaz sentsibilizatzeko. Egun hau 1972an aldarrikatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak, Stockholmeko Biltzarraren hasieran: urte hartan, ingurumena izan zen gai nagusia. Garrantzitsua da pertsonak eta komunitateak motibatzea, garapen jasangarrirako eta ingurumenaren babeserako eragile aktibo izan daitezen.
Ingurumena babesteko guztion laguntza behar da. Hori dela-eta, iradokizun hauek egiten ditugu:
- Pertsonek euren kontsumo-ohiturak hobetzea.
- Enpresek eredu ekologikoagoak garatzea.
- Gobernuek basa-eremuak babestea.
- Irakasleek ikasleak balio naturaletan heztea.
- Gazteek ahotsa planetaren etorkizunaren alde altxatzea.
Ingurumenaren eguna gaur eta egunero ospatuko dugu. Hona hemen laguntzeko moduak:
- Kontsumitzen ditugun produktuak birziklatzea eta berrerabiltzea (papera, plastikoa eta beste material batzuk).
- Edateko ura neurriz erabiltzea.
- Bizikleta erabiltzea edo oinez ibiltzea.
- Berriz kargatzeko pilak eta bateriak erabiltzea.
- Argi naturala erabiltzea.
- Erabiltzen ari ez diren aparatu elektrikoak deskonektatzea.