ARROPA ERABILIA BERRIZ ERABIL DAITEKE

Ekonomia zirkularra, ekonomia efizientea baliabideak erabiltzen, eta karbono gutxi isurtzen duena, keinu honen erroan dago. Alferrik daukagun arropari beste erabilera bat ematen badiogu, kotoi, petrolio edo antzeko baliabide gutxiago baliatu beharko dugu, halakoak baitaude arropa-ekoizpenaren atzetik.

Beste erabilera bat ematen badiegu, lortzen dugu ahal den denborarik luzeenean izatea baliokoak produktuak, materialak eta baliabideak. Euskadik, urtero-urtero, kontsumitu ondoko 32.000 tona arropa-hondakin sortzen du. %44 erabiltzen da berriro edo birziklatzen da, honela: bi heren, berriro erabiltzen da, hemen bertan edo nazioartean; eta, heren bat, bigarren mailako material berriak sortzeko erabiltzen da.

Erabiltzen ez duzuna, eman. Europan eta EEBBn, urtero-urtero, 10 milio betaurreko botatzen dira. Makina batek hartuko eta erabiliko lituzke. Zure herriko ongintza-antolakundeek asmatuko dute bizi berri bat ematen zure betaurreko, arropa, liburu eta altzari erabiliei.