URAREN MUNDUKO EGUNA

Ura baliabide naturala da, espezieek Lurrean bizitzea posible egiten duena. Horregatik da garrantzitsua ura alferrik ez xahutzea eta kontserbatzea, baina horretarako kontzientzia handiagoa behar da.

Horregatik, martxoaren 22an, Uraren Munduko Eguna ospatzen dugu. Egun horren helburu nagusia da jendea jabetzea bizi-baliabide hori zaindu eta kontserbatzearen garrantziaz. Horregatik, egun honetako helburuetako bat da gaur egun bizi dugun uraren krisia eta edateko uraren hornidurarik ez duten pertsonen arazoak ezagutaraztea, baita horri dagokionez hartu beharreko premiazko neurriak ere.

Uraren Eguna NBEk aldarrikatu zuen, eta 1992an sortu zen, Rio de Janeiron egin zen “Nazio Batuen Ingurumenari eta Garapenari buruzko Biltzarrean”. 1993an egin zen lehenengoz.