NOLA BETE 3 ARAUAK (MURRIZTU, BIRZIKLATU, BERRERABILI) MODU ERRAZ ETA ERAGINKORREAN

Duela gutxi aipatu genuen zein garrantzitsua den 3 arauak (MBB) gure egunerokoan txertatzea. Ikus dezagun nola egin dezakegun:

Murrizteko…

  • Aukeratu bilgarri gutxi dituzten produktuak, material egokiz osatuak, ondoren birziklatzeari begira bereizteko.
  • Erabili oihalezko edo paperezko poltsak.
  • Ahal dela, ez erabili janariak biltegiratzeko erabili eta botatzeko produkturik, plastikozko platerik, mahai-tresnarik, azukre-zorrorik….
  • Fluoreszenteak, tinta-kartutxoak, pinturak, kolak, disolbatzaileak eta antzekoak hondakin bereziak dira; horiek behar bezala kudeatzeko bildu egin behar dira eta bereizi.
  • Ahal dela, ez erabili pilarik. Sare elektrikora entxufatzen diren aparatuak eraginkorragoak dira eta, gainera, ez dute substantzia kimiko toxikorik.
  • Erabili papera beharrezkoa denean bakarrik, eta folio bakoitza ahalik eta gehien aprobetxatuz.
  • Paper-kontsumoa murrizteko, erabili hedabide elektronikoak.
  • Inprimatu beharrean, saia zaitez ordenagailuko pantailan irakurtzen, ahal den guztietan.
  • Egin fotokopiak bi aldeetatik, eta, ahal bada, orri bakoitzeko bi orrialde.

Berrerabiltzeko…

  • Plastikozko ontzien ordez, erabili katilu eta botila berrerabilgarriak kafea edo ura edateko.
  • Ahal den guztietan, erabili paper birziklatua
  • Alde batetik bakarrik erabili den papera atzeko aldetik erabil ezazu beste gauza batzuk idazteko.

Eta, azkenik, hau ere garrantzitsua, Birziklatzeko…

  • Lagundu hondakinak bereizten: papera, pilak, kontsumigarrien kartutxoak, plastikoa, ontziak, etab.
  • Zerbait botatzen duzunean, saiatu materialak bereizten eta dagokien edukiontzian uzten. Adibidez: koaderno erabilien kasuan, bereiztu uztaiak, azalak eta papera.
  • Papera birziklatzeko ontzia jarri.
  • Partekatu paper-kontsumoarekin duzun kezka, eta animatu pertsonak (zurekin bizi direnak, adibidez) arduraz erabil dezaten.