ZEINTZUK DIRA CO2 GEHIEN XURGATZEN DUTEN ZUHAITZAK?

Badakigu CO2a dela berotegi efektua dakarren gasetako bat, berotze globala eragiten dutenetako bat, eta, beraz, bera dela bizitzen ari garen klimaren krisi hau eragiten dutenetako bat, zeinari klima-aldaketa baiteritzogu. Arazo honi aurre egiteko, ardura handiko kontua da CO2a murriztea; ordea, gas hori ezabatzeko aukera ere badago, eta horretarako dauzkagu zuhaitzak.

Zuhaitz batek 165 kg CO2 inguru pilatzen ditu urtean; alabaina, batzuek CO2 kantitate handiagoa xurgatu ahal dute. Ikus dezagun zeintzuek eta non:

  • Hirietan: paradisuko melia, akazia hiruarantza eta zumarra.
  • Basoan: Aleppo pinua, pinazi pinua eta artelatza.

Zuhaitz horien artean, Aleppo pinua nabarmentzen da. CO2 gehien xurgatu ahal duen zuhaitzetako bat da; ale heldu batek urtean 50 tona CO2 atzitu ahal dituela jotzen da. Horrek esan nahi du ale bakar batek tamaina ertaineko 30 autok ––urtean batez beste 10.000 km eginez–– sortzen dituzten isuriak xurgatzen dituela.

Aleppo pinuaren ostean, badago beste pinu mota bat, aurrekoak xurgatu ahal duenaren erdia eta apur bat gehiago xurgatu ahal duena. Hori da pinazi pinua: 27 tona inguru CO2 xurgatu ahal ditu, eta, hori dela eta, CO2aren hustubide handi bat da. Beste zuhaitz espezie batzuek, hala nola arteak eta artelatzak ere, lagundu ahal dute atmosfera CO2tik libre edukitzen, urtean 5 tona inguru xurgatuz.

Hala, bada, ondorioa ateratzen dugu pinuak funtsezkoak direla klima-aldaketaren kontra egiteko. Gainera, Iberiar penintsula habitat ezin egokiagoa da zuhaitz horientzat.

Basoen soiltzearen ondorioz, lehen zuhaitzek xurgatzen zuten CO2 kopurua ezabatu gabe geratzen da; gainera, basoen soiltzeak eragiten du CO2aren mundu osoko isurpenen % 20.