Orrien atzeko aldea ere erabil daiteke: bi aldeak erabili kopiak egiteko, inmprimatzeko eta idazteko
Gure inguruan, persona bakoitzak gutxi gorabehera 20 kg paper kontsumitzen ditu hilean. Baietz kontsumo hori erdira jaitsi! Nola? Bi orrialdeak erabiliz fotokopiak egiteko eta bi orrialdeetatik inprimatuz, % 50 paper gutxiago kontsumituko dugu. Horixe bera lortuko dugu, inprimaketan “2 orrialde orriko” aukera badarabilgu.
Horixe egitea nahikoa da karbono-sarbegiak sendotzen laguntzeko, papera egiteko lehengaia arboletatik eta basoetatik ateratzen baita, direnik eta CO2 “garbitzaile” finenak, alegia. Gurean bertan, gure inguruan arruntenak diren arboletako edozeinek urtean 6 kilo CO2 “irensten” ditu gutxi gorabehera.
Paperik ez erabiltzeko ohitura zabaldu. Nola? Zure sinadura elektronikoan ohar bat erantsi, zure kontaktuei eskatuz pentsa dezatela ondo mezuak inprimatu baino lehen.