Zuhaitzek lagundu egiten digute hirietan tenperatura beheratzen
Klima aldaketaren ondorioetako bat da tenperatura goratzea planeta osoan. Beroa lehenago iristen da, eta luzaroago irauten du. Izan ere, gaur egun, udak bost aste gehiago irauten du 80ko hamarraldiko urteetan baino.
Tenperatura goratzen ari denez eta klimaren jokabide-ereduak aldatzen ari direnez, beharrezkoa dugu egokitzea, zeren eta tenperatura handien pean bizi beharrak arrisku kezkagarria baitakar osasunarentzat.
Hirietan, “bero-uhartearen” efektua sortzen da, asfaltoarengatik, hormigoiarengatik eta beroa xurgatzen duten beste gai batzuengatik, eta, hala, gune horietan tenperatura nabarmenki goratzen da. Hala ere, zuhaitzek lagundu egin ahal digute horri aurre egiten, zeren eta 10 gradu inguru beheratu ahal baitute tenperatura ebapotranspirazioaren bidez, eta CO2a atzituz eta ur-lurruna isuriz. Bestalde, gerizpea ematen digute, eta lagundu egiten digute airea garbitzen, eta hiriak eurak atseginago bihurtzen.
Baina, beroari aurre egiten, hirietako zuhaitzek ez ezik, landareek ere lagundu ahal digute, etxean, lorategietan, lorategi zutikoetan edo are gure balkoietako baratzeetan ere.
Azken urte hauetan, arkitektura bioklimatikoa boladan da. Arkitektura horrek landaretza erabiltzen du isolatzeko, giro atseginak sortzeko eta energiaren erabilera albait gutxitzeko.
Nolanahi ere, espezieak non landatuko diren, egokiak izan behar dute harako: albait ondoen egokitu, eta albait eraginkorren izan beroaren kontra.