Kanpoko argi-kutsadura murriztea
Hirian, eta mendian ere, errepideen, kaleen eta lorategien argiztapenak hainbat izaki biziduni (gizakiari, azeriei) gauean zehar beren jarduerarekin jarraitzea ahalbidetzen die.
Argi artifizialak, ordea, aztoratu egiten ditu beste hainbat espezie. Ikusmena gaueko bizitzarako egokituta duten animaliak, hain zuzen ere. Hontzek, arratoiek eta beste batzuek zailtasunak izaten dituzte gauez oztopoak, harrapakinak eta harrapariak ikusteko; hegazti migratzaileek orientazioa galtzen dute, gaueko tximeletak kale-argien inguruan jirabiraka ibiltzen dira guztiz nekatu arte, ipurtagiek ez dituzte emeen argi-seinaleak ikusten, eta ondorioz, ezin izaten dira ugaldu…
Beraz, aukeratu itzazu itsutzen ez duten argiak lorategia, terraza, ataria eta abar argitzeko, eta jarri itzazu lurrera begira. Eta ez ahaztu kanpora zoazenean haiek itzaltzeaz.