Plastikozko poltsak
Plastikozko poltsa bat batez beste 12 minutuz erabiltzen da, eta 15 eta 1.000 urte bitartean behar dira deskonposatzeko. Plastikoaren degradazioak mikro-plastikoak sortzen ditu. Mikro-plastiko horiek lurrera edo uretara iristen dira eta gehigarriak eta substantzia toxikoak dituztenez, ingurumen-inpaktu handia eragiten dute.
Poltsa horietako asko ozeanoetara iristen dira, eta horren eraginez itsas florako eta faunako milaka espezie hiltzen dira: itsas dortokek marmokekin nahastu eta irentsi egiten dituzte; espezie asko poltsen barruan harrapatuta geratu eta ito egiten dira, haiekin kateatu egiten dira… Bizkaiko Golkoan, itsas hegaztien % 10-15ek plastikoak dituzte urdailean.
2025. urtea amaitu baino lehen, Europar Batasuneko kide diren estatuek plastikozko poltsen kontsumoa murriztu behar dute.
Arazo hori konpontzeko modurik onena da plastikozko poltsak erabili beharrean oihalezko poltsak erabiltzea, edo supermerkatuetan soltean erostea.