Zuhaitzaren Munduko Eguna
Zuhaitzak funtsezkoak dira ingurumena kontserbatzeko, eta ezinbestekoak bizitzarako. Zuhaitzak eta basoak planetaren birikak dira, planetako airea garbitzen baitute: oxigenoa askatzen dute eta CO2a biomasa bihurtzen dute; horrela, kutsadura murrizten laguntzen dute. Zuhaitz batek 6 kilo CO2 xurgatzen ditu urtean. Beraz, basoak karbono-erreserborioa dira, karbonoaren ia 300 gigatona pilatzen dute.
Gainera, lurzorua babesten dute, hegaztien, ugaztunen, narrastien eta anfibioen habitata osatzen dute, eta sendagaiak, elikagaiak, papera, zura eta bestelako materialak egiteko lehengai-iturri dira.
Hala ere, gizakiak planetako baso primarioen % 78 inguru suntsitu ditu. Baso horiekin batera milaka espezieren habitata ere galtzen da, eta espezie horiek desagertzeko arriskuan geratzen dira; hori gutxi ez eta, CO2a atmosferara isurtzen da. Gainera, ekosistema horiek hondatzearen ondorioz gaixotasunak samurrago hedatzen dira.
Baso-masa handi horien desagerpena geldiarazten lagun dezakezu zeregin erraz batzuekin: paper-kontsumoa murriztea, paper birziklatua erabiltzea edo kopiak bi aldeetatik egitea.