Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna
Maiatzaren 22an, Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatu zen, mundua ohartaraztearren biodibertsitatea zaintzeko eta babesteko beharraz. Hala ere, biodibertsitatea zaintzeko eta babesteko, beharrezkoa da hura ezagutzea.
Biodibertsitatea da landare, animalia eta mikroorganismo askotarikoak izatea, eta ekosistema askotarikoak izatea, eta haien eta inguruaren eta animalia bizidunen arteko interakzioa.
Habitatak suntsitzea, espezie inbaditzaileak eta klima-aldaketa dira biodibertsitate biologikoaren galera eragiten duten jardueretako batzuk. Ondorioz, biodibertsitatea, egun, berezko prozesuengatik baino 100 eta 1000 bider artean lasterrago desagertzen da. Hainbat urte dira zientzialariak “seigarren suntsitze handiaz” hitz egiten ari direla, dinosauroenaren ondoko suntsipen masiboaz.
Biodibertsitatearen galdera oso ondorio larriak ari da izaten: karbono hustuleku handiak desagertzea, hala nola basoak eta ozeanoak, herritarrendako oinarrizkoak diren baliabideak galtzea (elikagaiak, ura eta beste lehengai batzuk), gaixotasun zoonotikoak jasateko arriskua handitzea, eta beste.
Ba al zenekien Espainia dela munduko 34 biodibertsitate-gune beroetako bat eta Europan biodibertsitaterik aberatsena duen herrialdea? Euskadi % 1 baino gutxiago da Europar Batasunaren lurralde osoan, eta, hala ere, gure autonomia-erkidegoak europar intereseko habitaten % 35 inguru dauka, landaretzaren % 2, eta fauna espezieen % 21. Hala ere, nekazaritza-eremuetako hegazti-populazioak % 44 jaitsi dira azken hamarkadan.