AUTOKONTSUMO ENERGETIKOAREN MANKOMUNITATEA ERATU DA OTXARKOAGAN

Joan den urtarrilaren 28an, Otxarkoagako energia-autokontsumoko Mankomunitatea eratu zen, eta horri esker, F merkataritza-gunean eta Txotena kaleko eraikin-blokeetako batean instalatutako eguzki-panelek sortutako energia soberakina inguruko etxebizitzen hornidura elektrikorako erabili ahal izango da.

Ekimen hau Orain Otxar proiektuaren barruan kokatzen da, Otxarkoaga sozialki jasangarria den eko-auzo bihurtu nahi duena. Konkretuki, helburua energia-ekoizpenaren %50 merkataritza-guneari eta bertako instalazioetan kokatutako lokalei, eta gainerako %50a inguruko atari eta etxebizitzei banatzea da.

Informazio gehiago hemen.