Lasterketa solidarioa: EGIN KORRIKA OZEANOENGATIK

Greenpeace-k, #correporlosocéanos ekimenaren bidez, ozeanoak babesteko borrokara batzeko deia egiten die ikastetxeei, lasterketa solidario bat antolatuz. Programa solidario eta hezitzaile honen helburua 30×30 misioa lortzea da: 2030ean ozeanoen % 30 babestuta egotea eta planetaren biodibertsitaterako eta osasunerako babesleku izatea, hain zuzen ere.

Hauek dira lasterketarako proposatutako datak:

Azaroak 22: Hondakinen murrizketarako eguna ♻

Martxoak 22: Uraren eguna 💦

Apirilak 22: Lurraren eguna 👣

Maiatzak 22: Biodibertsitatearen eguna 🐝

Ekainak 8: Ozeanoen eguna 🌊

Programa honetan izena emateko, estekaren inprimakia bete eta izena eman besterik ez duzue egin behar. Greenpeace-k programaren materiala bidaliko du izena ematen duten zentroetara, inolako kosturik gabe.

ORAIN da ekiteko une erabakigarria, eta horregatik egin behar da KORRIKA, bizitza gure esku baitago.