IZOTZ EKOLOGIKOKO PISTA ETA TXIRRISTA MARTXAN DAUDE

Azaroaren 25az geroztik, Areatzako kaian izotz ekologikoko pista eta Erripako kaian txirrista handia erabil daitezke. Bi azpiegitura hauek nazioarteko Xtraice enpresak diseinatu ditu, aitzindaria izotz ekologikoaren fabrikazioan eta banaketan. Material berritzaileak, abangoardistak eta jasangarriagoak dira ( % 100 birziklagarriak), eta ur izoztuko pista baten irristatze-sentsazioa imitatzen dute, ingurumena errespetatzen duen produktu bat lortuz. Honela, Bilboko Udalak ur eta elektrizitate asko aurreztuko du, eta atmosferara CO2 tonak isurtzea saihestuko du.
.
  • 0 kW-ko kontsumo elektrikoa, modu artifizialean sortzen den izotzaren aurrean, 33.600 kW-ko (txirristan) eta 67.200 kW-ko (pistan) kontsumo elektrikoa dakarrena.
  • CO2 0t isurketa, izotza modu artifizialean ekoiztearen aurrean, 11 tona CO2 (txirrista) eta 22 tonako (pistan) CO2 isurketa dakarrena.
  • Kutsadura akusitikoa % 0 zarata, izotza modu artifizialean ekoiztearen aldean; prozesu horretarako, zarata igortzen duten sorgailuak behar dira.
  • 0L-ko ur-kontsumoa, izotza modu artifizialean ekoiztearen aurrean, 40.000L ur (txirrista) eta 80.000L-ko (pistan) ur kontsumoa dakarrena.
  • Aisialdi segurua, materialak inpaktuak xurgatzeko duen gaitasun handiari esker, modu artifizialean sortutako izotzaren aurrean.
Sarrerak leihatiletan bertan eta on-line eros daitezke, www.bilbaopistadehielo.com webgunearen bidez.
.