Otxarkoagako udal baratzeetako plazak banatu dira

2021eko urriaren 15ean, Otxarkoaga-Txurdinagako 3. barrutiko udal-baratzeak osatzen dituzten lursailak erabiltzeko eta aprobetxatzeko baimenak esleitzen dituen zozketa egin zen “streaming” bidez. Baratze hauen hartzaileak Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoetan bizi diren pertsonak dira. Deialdi honetan banakako 54 baratze zozkatu dira, lau taldetan banatuta:

  1. Auzoko bizilagunak
  2.  Epe luzeko langabeak
  3. Desgaitasuna duten auzoko pertsonak eta hauen elkarteak
  4. Bilboko irabazi-asmorik gabeko elkarteak

Baimen hau bi urterako emango da, eta beste urtebetez luzatu ahal izango da, gehienez ere 3 urtera arte. Onuradunen zerrenda Bilboko Udalaren webgunean (www.bilbao.eus) eta Otxarkoaga-Txurdinaga Barrutiko Udal Zentroko iragarki-taulan argitaratu da.