PARTE HARTU ASTEKLIMA2021-EN!

Zer da ASTEKLIMA?
Irailaren 24tik urriaren 3ra, ASTEKLIMA Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen bigarren edizioa egingo da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen du ekimen hori, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bidez, herritarrak ezinbesteko trantsizio energetiko eta klimatikoari buruz kontzientziatu eta mobilizatzeko.

Zer jarduera antolatu ditu Bilboko Udalak?
Bilboko Udalak, IHOBEren (Eusko Jaurlaritza) diru-laguntzari esker, honako jarduera hauek antolatu ditu:

  • Baso-ekosistemei buruzko interpretazio-hitzaldia eta txangoa Pagasarri inguruan. Lurgaia Fundazioarekin batera antolatu da baso-ekosistemei buruzko hitzaldi bat eta txango bat, tarteka geldialdiak eginez, baso-mota bakoitzaren ezaugarriak azaltzeko.
    • Data: irailaren 25a, larunbata, 9:30ean
    • Iraupena: 3 ordu (gutxi gorabehera)
    • Aurreikusitako ibilbidea egokia da egoera fisiko onean dagoen edonorentzat.
    • Gehienezko edukiera: 40 lagun
    • Izena emateko: ingurumena@bilbao.eus Tel.: 94 420 50 39
  • Plastiko eta zabor bilketa Nerbioi itsasadarrean-Abusun, eta ondoren itsasadarrean piraguan paseatzea. Lurgaia Fundazioarekin eta Bilbobenturarekin batera, sarrera moduko hitzaldi bat antolatu da ibai-ekosistemei eta zaborrari buruz, ibaietan nahiz itsas ekosistemetan zer arazo dakartzan aztertzeko. Abusu inguruan sartuko gara  itsasadarrera gara, eta zaborrak batuko ditugu. Ondoren, bildutako hondakinak sailkatu eta dagokien edukiontzian utziko ditugu. Jarduera amaitzeko, piragua-ibilaldi gidatua egingo dugu itsasadarretik Bilboko Itsas Museora.
    • Data: irailak 26, igandea, 9:30ean
    • Iraupena: 5 ordu (gutxi gorabehera)
    • Gehienezko edukiera: 25 lagun (18 urtetik gorakoak)
    • Izena emateko: ingurumena@bilbao.eus Tel.: 94 420 50 39

ZURE ZAIN GAUDE!