🐤🐦 5 HABIA-KUTXA ZOZTZ EGINGO DITUGU!! 🐦 🐤
👉Habia-kutxa bat gura baduzu gure uriko biodibertsitatearen alde egiteko, 🌷 🌼 🌳 🐤🐦 jarrai gaitzazu, bidali habia-kutxa jarriko zenukeen lekuko argazki bat eta aipatu lagun naturazale amorratu bat. Martxoaren 26an argitaratuko ditugu irabazleen izenak. ZORTE ON! 🍀 🍀 🍀
Habia-kutxak edo txorien kutxak barrunbe artifizialak dira, hegaztiek barruan habia egin dezaten. Habia horiek hegaztien biodibertsitatea sustatzeko ez ezik, espezie intsektujaleen kontrol biologikorako ere oso baliagarriak izan daitezke; izan ere, kumeak oso azkar hazten dira eta oso jatunak dira.
Habia-kutxak jartzeko aholku batzuk:
- Eskegi kutxa kako sendo bat erabiliz eta jarri adar batean, 3 eta 4 metro arteko altueran, zuhaitza kaltetu barik.
- Jarri kutxak udazkenaren amaieran, txoriak haiek ikustera ohitu daitezen eta garaiz ikuskatu ahal izan ditzaten, edo neguko aterpe gisa erabil ditzaten.
- Eslegi kutxa erdiko enborretik eta erdiko enborraren gertuko adarretatik urrun, harrapariek kutxara erraz sar ez daitezen.
- Eguzki-begian ez geratzeko moduan jarri behar da kutxa, beroaren ondorioz kumeak hil ez daitezen.
Eta habia-kutxen mantentze-lanetarako aholku batzuk:
- Aztertu kutxak neguaren erdiadean, barrualdea garbitzeko.
- Zura babesteko margoa eman dakioke kutxari, berriro eskegi aurretik.
- Berrikusi kutxaren zati guztiak behar bezala mihiztatuta daudela.