Putzuak eraikitzen zor bat kitatuko dugu naturarekin
Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea
(Español) La Sociedad de ciencias Aranzadi ha presentado esta misma mañana un proyecto titulado Eskoletako Urmaelen Sarea en la Joxe Miel Barandiaran eskola de Ataun.
Topaketan gaur egun Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Sailak gidatutako dinamika erabiltzen duten Arabako, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat ikastetxetako 12 ordezkari egon dira.
Putzuen sarearen ekimena oso hedatua dago Europako beste herrialde batzuetan, eta ingurumenaren gaineko kontzientziazioa, planetarekiko errespetua, espezieen kontserbazioa eta bioaniztasuna hobetzea ditu helburu. Erreminta didaktiko hauek Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ezarritako curriculumeko konpetentzia eta edukien arabera daude diseinatuta.
Ion Garin proiektu honen arduradunak honakoa azaldu du: «Eskoletako urmaelen sarea HHtik hasi eta magisteritzako ikasleekin landu daitekeen unitate didaktikoa da, hau funtsezkoa izango da datozen belaunaldien hezkuntzan».
Orain arte ikastetxe hauek parte hartu dute: Txirrita Herri Eskola, Umerri Herri Eskola, Gorbeia Eskola, Plaiaundi Institutua, Gasteziko magisteritza fakultatea eta Joxe Miel Barandiarán eskola.
Lehenengo topaketa honetan, ikastetxe bakoitzeko arduradun batek bere esperientzia partekatu du gainerako parte-hartzaileekin. Horretaz gain, Salvador Dalí del Prat de Llobregat institutuko bi ordezkarien azalpenak entzun dituzte topaketan. Institutu honetan 25 urte daramate horrelako putzuak helburu didaktikoekin erabiltzen. Topaketako parte hartzaileek kointziditu dute esperientzia hauek oso aukera ezberdinak ematen dituztela “hain urria den habitat baten erreprodukzioa oso aukera ona da hezkuntzako hainbat aspektu ezberdin lantzeko”.
Putzuen sarea
Boluntarioak, ikasleak eta irakasleak dira ikastetxetik gertu putzuak egiten dituztenak. Ingurune-boluntariotzarako jardunaldien bidez eta Aranzadiko adituen laguntzaz eraikitzen dute putzua. Ondoren, ikastetxea arduratuko da hartaz, eta Aranzadiko herpetologoek putzura gerturatzen diren anfibio eta odonatoak identifikatzeaz gain, bertako bioaniztasuna eta ingurune-aberastasuna aztertuko dute. Putzua eraikitzeaz gain, habitat horrekin lotutako bisita gidatuak, hitzaldiak eta ingurumen-tailerrak ere egiten dira. «Proiektu hau guztiz bat dator herritarren zientziaren filosofiarekin eta Nazio Batuen 2030 Agendak ezarritako garapen jasangarrirako helburuekin», esan du Garinek.
Hezeguneen garrantzia
Hezeguneak ahaztutako ekosistemak dira; gizakiak disekatu, kutsatu eta suntsitu egin ditu. Bioaniztasunari dagokionez sekulako balioa dute. Hori dela eta, azken urteotan ugaritu egin dira hezeguneak suspertzeko ekintzak. Horien bidez gizakiak naturarekin zuen zorra kitatu nahi izan du neurri batean.
Unitate hau ikastetxeko dinamikan martxan jarri nahi duten ikastetxe guztiek Aranzadi Zientzia Elkartearekin jarri beharko dute harremanetan. Informazio gehiago: www.urmaelaeskolan.eus.