BILBOKO UDALAK BILBOBUSEN GABONETAKO KANPAINAKO SARIAK BANATU DITU

  • 50 lagunek jaso dituzte doako garraioaren bonoak, Bilbobusen Gabonetako kanpainan parte hartzen zuten guztien artean zozketa eginez banatuak garraio publikoaren erabilera sustatzearren.
  • Irabazleek Bilbobusen autobusetan erabili ahal izango dituzte beren sariak; jakin beharrekoa da Bilbobusek bere autobusen arteko % 20 berriturik hasi duela 2020a.
  • Bilbobusek Olentzerori bere zerbitzuak doan eskaini zizkioneko Gabonetako kanpainaren barruan antolatu zen lehiaketa.

Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak 50 bidaia-bonu banatu ditu, Bilbobusen Gabonetako kanpainan parte hartu duten pertsona guztien artean zozketa eginez; kanpainaren helburua garraio publikoaren erabilera sustatzea zen.

Sarituek bidaia-bonu bana jaso dute, Alfontso Gil alkateorde eta Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak emanik, eta urte osoan zehar baliatu ahal izango dute. Lehiaketa hau Bilbobusen Gabonetako kanpainarekin batera abiarazi zen, zeinaren bidez Udalak Olentzerori eskaintzen zizkion bere udal autobusak, bere garraio ofizialtzat baliatu zitzan, eta Bilboko umeen opariak entregatzen laguntzearren, eta arinagoa gerta zekion abenduaren 24ko gau handi eta lanez betetako hori.

Eskaintza Olentzerorentzat zen, eta Bilbobus 2020ko garraio ofizialtzat baliatu nahi zuten Bilboko herritar guztiei ere zabaldu zitzaien, eta baita ere Bizkaian bizi zirenei ere, udal-garraio publikoko zerbitzuko autobusak gure hirian zehar ibiltzeko erabili nahi zituztenerako. Alfonso Gilen esanetan, lehiaketaren helburua zen “bilbotar guztiei lagun egitea Gabonetan bizitzen dituzten une magiko eta pozgarri guztietan”, eta “balioa ematea garraio publikoak bidaiatzeko baliabide gisa dituen onurei”.

“Autobusen udal-zerbitzuari aitortu zaio duen kalitatea, eta erabiltzaileek oso ondo baloratzen dute, eta, beraz, badakigu aurrerantzean ere nabarmendu egin behar ditugula garraio publikoaren onurak, hiri osasungarriago bat lortzeko, pertsonen neurrira egina“, ziurtatu du Alfonso Gilek, bidaiatzeko opari bonuak Udaletxeko Arabiar Aretoan banatzeko ekitaldian. Irabazleek urtebetean zehar erabili ahal izango dituzte garraio-bonu doakoak Udalaren autobus zerbitzuko 158 autobusetan; joan den 4 urte honetan zehar, 54 autobus berri eskuratu ditu udal autobusen zerbitzuak. Horrek 11,5 milioi euroko inbertsio bat eragin du. Hala, gaur den egunean, Bilbobusek bere autobusen % 20 berritu du.