Hiritarren elkarteentzako diru-laguntzak 2020
Eskabideak izapidetzeko epea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta 2020ko otsailaren 17ra arte.
Laguntza horiek jasotzeko aukera izango dute gizarte-itzulkin garrantzitsuko proiektuak garatzeko interesa duten erakundeek, udal jarduerarekiko osagarriak eta udal Sail desberdinen helburuak betetzeko lagungarriak badira: Gizarte Ekintza, Partaidetza eta Barrutiak, Kultura, Euskara, Immigrazioa, Jaiak, Hezkuntza, Berdintasuna eta genero indarkeriaren erauzketa, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Kontsumoa eta Garapenerako Lankidetza.
Eskariak udal web-orriaren bidez, Hiritarrentzako Arreta Bulegoan nahiz barrutietako udal bulego desberdinetan izapidetu ahal izango dira.