BILBOKO UDALAREN ADIERAZPENA
Badira urte batzuk geroz eta gehiago entzuten dela “klima-larrialdiaren” gaia. Hainbat herrialdetan, babes ofiziala eman zaio klima-larrialdiaren adierazpenari. Milaka unibertsitatek, medikuntza sozietatek eta gizarte kolektibok bat egin dute adierazpenarekin.
Klima-larrialdiak gizartearen arlo guztiei dei egiten die. Botere publikoei ere bai.
Gauzak horrela, klima aldaketa gerarazteko konpromisuarekin bat egin nahi du Bilboko Udalak zera adieraziz:
- Bilboko Udalak klima-larrialdiaren egoera deklaratzen du.
- Bilboko Udalak konpromisoa hartzen du klima-larrialdiari asmo handiz eta urgentziaz aurre egiteko behar diren ekimen guztiak sustatzeko, bultzatzeko eta erabakitzeko.
- Bilboko Udalak panel eta programa guztietan agertuko du klima larrialdiaren egoera, zeharkakotasunez, eta baita aurrerantzean landuko diren lege- eta aurrekontu-proiektuetan ere.
- Bilboko Udalak, gaurgeroko aurreproiektuetan, klimaren ikuspuntua txertatuko du, eta behar diren diru-sailak izendatuko ditu, klima larrialdiaren egoerak sektorez sektore galdegiten dituen ekintza asmo handiko eta urgentziazkoak abiaraztearren.
- Bilboko Udalak planak eta politikak abiaraziko ditu Euskadiko Autonomia Erkidegoan 2050a baino lehen karbono-neutraltasuna erdiestearren, eta ahalegin gehigarriak ere egingo ditu data hori 2040raino aurreratzearren.
- Bilboko Udalak neurriak ipiniko ditu klima-larrialdiari aurre egiteko, gainerako herritarrekin hitzartuta, parte hartze sozialeko prozesu zabalen bitartez.