BILBON ZEHAR BIZIKLETAZ ZIRKULATZEN IKASTEKO DOAKO IKASTAROEK JARRAITZEN DUTE

  • Ikastaroak Bilbon zehar bizikletaz ibiltzen direnentzat dira, modu seguruagoan zirkulatzen ikasteko eta uriko trafikoaren artean zirkulatzeko teknikak hobetzeko.
  • Bilboko Udala arduratzen da doako ikastaroa hauek emateaz.
  • Izena emateko Udalaren informazio-telefonora deitu behar da (010 edo 944 010 010). Eskarian norberak bere bizikletaz ala Bilboko Udalak lagatako bizikleta batekin parte hartuko duen adierazi beharra dago.
  • Plazak mugatuta daude. 12 urtetik gorakoentzat (adingabekoek arduradun batekin hartu beharko dute parte) dira ikastaroak azaroan emango dira.
  • Itsas Museoaren aurreko zabaldegia, Euskalduna zubiaren azpian dagoena, izango da parte-hartzaileak elkartzeko lekua.

 

Azaroaren 9ak aurrera Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak duela sei urterik hona Bilbon bizikletaz zirkulatzen ikasteko antolatzen dituen doako ikastaroek jarraituko dute.

12 urtetik gorakoentzat dira (adingabekoek arduradun batekin hartu beharko dute parte) eta galtzadatik modu seguruan zirkulatzen ikastea eta txirrindularien, oinezkoen eta beste garraiobide batzuen arteko bizikidetza ezin hobea lortzea dira helburuak.

Ikastaroen xedeen artean badago txirrindulariek uriko bide-mota guztietatik eta egoera guztietan zirkulatzen ikastea; esate baterako, bidegorrietatik, partekatutako bideetatik, galtzadekiko bidegurutzeetatik, pasabideetatik edo nola jokatu biribilguneetan.

Bilboko Udalak doan ematen ditu ikastaroak. Izena emateko Udalaren informaziotelefonora deitu behar da: 010 edo 944 010 010. Eskarian norberak bere bizikletaz ala Bilboko Udalak lagatako bizikleta batekin parte hartuko duen adierazi beharra dago.

Ikastaroan parte hartzen dutenei informazioa emango diete bizikletaz zirkula daitekeen oinezkoen aldeei buruz eta horietatik zirkulatzeko baldintzei buruz. Segurtasuna hobetzeko eta besteek bizikletaria hobeto ikusteko arropaz ere gomendio batzuk emango dizkiete, baita erabili baino lehen bizikletaren egoera egiaztatzeko gomendio batzuk ere.

Lekuak mugatuta daude. Ikastaro bakoitzaren iraupena ordu bi eta erdikoa izango da. Ikastaroetako parte-hartzaileak Itsas Museoaren aurreko zabaldegian, Euskalduna zubiaren azpian, Bilbon Bizi lema duten edukiontzien ondoan, elkartuko dira.

IKASTAROEN ORDUTEGIAK

  • Ostirala – 9: 17:00 – 19:30
  • Larunbata – 10: 11:00 – 13:30
  • Ostirala – 16:   17:00 – 19:30
  • Larunbata – 17: 11:00 – 13:30
  • Ostirala – 23: 17:00 – 19:30
  • Larunbata – 24: 11:00 – 13:30
  • Ostirala – 30: 17:00 – 19:30