Bilboko Udalak birziklatzeko zerbitzu berria jarriko du abian, urian zenbait Bilbogarbi mugikor erabiliz
Bilboko Udalak abian jarri du herritarrek birziklatzeko eta hondakinak berriro erabili ahal izateko zerbitzu berria: langilerik gabeko puntu garbi mugikorra, Bilbogarbi mugikorra ere deitua.
Puntu mugikor horietan kalean edukiontzi aproposa ez dutelako Bilbogarbietara eraman beharreko zenbait material bota ahalko dituzte herritarrek.
Bilbogarbi mugikor hauetan material hauek bota ditzakete herritarrek: sakelako telefonoak, tabletak, musika-erreproduzitzaileak eta kargagailuak, pilak, inprimagailuetarako kartutxoak, bonbillak, CD/DVDak, erradiografiak, pinturak eta aerosolak.
Orain arte produktu horiek birziklatzeko Bilboko udalerrian dauden 4 Bilbogarbietako (Larraskitu, Zorrotza, Elorrieta edo Artxanda) batera eraman behar zituzten herritarrek edo, bestela, Bilboko Udaleko Kale Garbiketa eta Hondakinen Bilketa Zerbitzuaren furgoneta ibiltariari, uriko zortzi barrutietan “etxeko gai toxikoak biltzeko zerbitzua” eskaintzen duenari, itxaron.
Hemendik aurrera hori ez da beharrezkoa izango, langilerik gabeko puntu garbi mugikorra edo Bilbogarbi mugikorra egunero egongo delako uriko leku bitan. Atoi batez garraiatuko dute goizean zehaztutako puntura eta egunaren amaieran hortik eramango dute. Ordutegia, astelehenetik zapatura, 08:00etatik 20:00etara artekoa izango da.
Bilbogarbi mugikor hauek 4 Bilbogarbi finkoen osagarri modura erabiliko dira. PLATAFORMA-ATOI BI izango dira, hondakin-motaren arabera modu batera edo bestera ireki eta gaika biltzeko ahalmena izango dutenak. Atoiak egunean uriko leku binatan jarriko dira eta eguna amaitzean jaso egingo ditu GOPUIL G4 TR3 motako ibilgailu elektrikoak. Horrela, herritarrek errazago izango dute hondakinak etxeko atean botatzeko aukera Bilboko edozein tokitan.
Gaurtik aurrera langilerik gabeko puntu garbiak, Bilbogarbi mugikorrak ere deituak, ondoren zehazten diren egun eta lekuetan egongo dira:
ASTELEHENETAN:
- Gernika lorategiaren eta Xenpelarren artean (biribilgunea)
- Ercilla kaleko oinezkoen aldean (Moyua plaza)
MARTITZENETAN:
- Ametzola parkearen eta Dolores Ibarruri kalearen artean
- Zankoeta eta Sabino Arana etorbidearen artean
EGUAZTENETAN:
- Zumalacarregui eta Paneraren artean (parke txikiaren ondoan)
- Anboto eta Esperanto kaleen artean (Errekalde)
EGUENETAN:
- Agirre Lehendakariaren eta Iruña kaleen artean
- Epalza kalearen eta Campo Volantinen artean (Zubizuri ondoan)
BARIKUETAN:
- Zirku Amateurraren kalean (umeentzako jolasgunearen ondoan)
- Erribera, merkatuaren ondoan
ZAPATUETAN
- Pau Casals etorbideko 16an (Otxarkoagako metro-geltokiaren ondoan)
- Karmelo eta Arsuaga kaleen artean.