Ingurumen Sailak eta Bilboko Udalak bizkaiko hiriburuko airea hobetzeko plana prestatu dute
Arriola sailburuak eta Aburto alkateak sinatu duten hitzarmenaren bidez, aldaketak planifikatu ahalko dira trafikoaren antolamenduan, aire-kutsadura murrizteko, azterlan zientifiko zabal batean eskuratutako datuen bidez.
Bi erakundeak kontziente dira azken denboretan hirietan, dagoen ibilgailu-parke handiagoa dela eta, trafikoaren dentsitatea igo egin dela, eta industria hiriguneetatik urrundu dela eta, ondorioz, garraioa airea kutsatzeko foku nagusi bilakatu dela. Nahiz eta ibilgailuek gero eta ingurumen-arauketa zorrotzagoak betetzen dituzten, horien kopurua eta erabilera etengabe hazten dabilenez, horrek dakarren eragina eten egin behar da.
Azken helburua hirukoitza da: Bilbo udal-mugarte guztiko aire-kalitatearen eredua zehaztea; airearen kalitatea hobetzeko ezarriko diren neurrien eraginari buruzko aurretiko datuak eskuratzea; eta Euskadiko beste edozein udalerritan aplika daitekeen lan-metodologia eskuratzea.