Bilboko Udalak eta Iberdrolak ibilgailu elektrikoak urtebetez dohainik kargatzeko elektrolinera berri bi aurkeztu dituzte
Elektrolinera berri bi (ibilgailu elektrikoak azkar kargatzeko puntuak) aurkeztu dituzte gaur Bilbon. Leizaola Lehendakariaren etorbideko 5ean eta Elcano kaleko 9an egongo dira urtebetez doako zerbitzua eskainiko duten elektrolinera horiek.
Nornahik kargatu dezake erraz bere ibilgailu elektrikoaren bateria sakelako telefonotik jaitsi daitekeen “Karga Publikoa Iberdrola” aplikazioari esker. Era berean, kargak behar bezala nola egin jakin nahi duten taxistentzako eta Bilboko Udaleko zerbitzuetako langileentzako erakustaldiak egiteko asmoa dauka Iberdrolak.