“Pajaritas azules 2018” saria, papera eta kartoia biltzeko egindako lan bikainagatik
Bilboko Udalak bigarren urtez jarraian jaso du “Pajaritas azules” saria, papera eta kartoiaren kudeaketa bikainagatik. Ebaluazioa 21 adierazleren arabera egin da. Horiek 5 multzotan daude antolatuta: edukiontzi urdinetan egiten den bilketa, bilketa osagarriak, herritarrentzako informazioa eta kontzientziazioa, araupetzea eta plangintza, eta emaitzak eta ibilbidea birziklatu arte. Adierazle bakoitza puntuatzeko badaude baremo batzuk aldez aurretik ezarrita eta gehienez 100 puntu lor daitezke.