Aktibatu + Bizkaia, Bizkaiko Foru Aldundiak ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde duen programa Bilbora iritsi da

Ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde herritarren parte-hartzea sustatzea helburu duen Aktibatu + programaren seigarren edizioa Bilbon gauzatuko da aurten. Ekimen horrek familiek etxean eta ikasleek ikastetxean aktiboki parte hartzea sustatu nahi du. Behin programa osatuta, gai hauei ekingo zaie: erosketa-hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna. Parte-hartu nahi baduzu, egin klik lotura honetan.

Aktibatu + programa bi programa ezartzean zehazten da: Ikastetxe eta etxebizitzetan:

Etxebizitzetako programa plataforma digital baten bidez garatzen ari da, eta Interneten bidez eskualdeetako familiek parte hartu ahal dute. Helburu hauek lortu nahi dira programaren jardueren bidez:

  • Etxebizitzako energiaren kontsumoa % 5 murriztea.
  • Etxebizitzako uraren kontsumoa % 5 murriztea.
  • Gaikako bilketako edukiontzien erabileran, % 12ko gehikuntza lortzea.
  • CO2-ren isuriak % 7 murriztea.

 

Ikastetxeetako programari dagokionez, kanpaina honetan 19 ikastetxe egon ziren bi modulu tematikotan lanean:

  • Batetik, Bilboko 7 ikastetxe energia-modulua garatzen ari dira: IES San Ignacio BHI, CPES Sta. María de Artagan BHIP, CPEIPS El Ave María HLBHIP, CPEIPS Kirikiño Ikastola HLBHIP, CEIP Zamakola-Juan Delmas HLHI, IES Rekaldeberri BHI eta CPEIPS Pureza de María HLBHIP. Ikastetxe bakoitzeko energiaren kontsumoa % 5 murriztea jarri dute helburu.
  • Bestetik, 2016-2017 kanpainan energia-moduluan lan egin zuten 7 ikastetxe ikasturte honetan erosketa/hondakinen modulu berria lantzen ari dira, CPEIPS San Juan Bosco HLBHIP, IES Minas BHI eta CPCPI Barakaldo HLPIP (Barakaldo); CEIP Serantes HLHI, IES Kantauri BHI eta IES Axular BHI (Santurtzi); eta CEIP Prudencio Cantarrana HLHI (Muskiz). Bilboko 5 ikastetxek ere parte hartzen dute modulu honetan: CPES Bilboko Hostalaritza Goi Eskola BHIP, CPES Arce BHIP, CPES Gurutze Gorria BHIP, CEIP Ing. Jose Orbegozo Gorostidi HLHI eta IES Eskurtze BHI. Ezarritako helburuen artean honako hauek aipatu behar dira: ikastetxe bakoitzeko erosketa-irizpideak aldatzea, hondakinen sorkuntza % 4 murriztea eta hondakinen gaikako bilketa %3 handitzea.

Laster, ingurumen arloko praktika onen inguruko programa honetan parte hartu nahi duten Bilboko etxe guztietara zabalduko da kanpaina. Jendearen (eta inguruaren) osasuna eta etxeko ekonomia hobetzea izango ditu helburu.

 

Izena eman (Bilbao)