Artxandako eta Errekaldeko udal ortu ekologikoak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea ireki da. Izena emateko AZKEN EGUNA UZTAILAK 22 DA, egun hori barne. Deialdiaren oinarriak udal webguneko atal honetan argitaratu dira: http://www.bilbao.net/cs/Satellite?cid=1279166855184&language=es&pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_contenidoFinal
Monte Cabras eta bere altxor ezkutuen bisitan ikusitakoaren laburpen txiki bat @aranzadi_zientzia_elkartearen eskutik.
Bilboko kaleetan barrena ibiliko den pertsona-talde deigarri baten bitartez, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak herritarren arreta erakarri nahi du babesleku klimatikoen sarearen inguruan. Babesleku klimatikoek eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko informazioa emango dute, bereziki tenperatura altuen ondorioak gehien jasaten dituzten kolektiboei zuzenduta. Bilbon 131 babesleku klimatiko daude gaur egun, 65 barnekoak eta 66 kanpokoak. Horiek guztiak eta […]
Bilboko Eskola Agenda osatzen duten 47 ikastetxeetako ikasleek ikasturtean zehar egindako lana aurkeztu diote osoko bilkurari. Osoko bilkuran, Nora Abete alkateordea eta Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotzia buru zela, ikasleek ikasturtean zehar egindako lana azaldu diote Bilboko Udalari, eta otsailaren 13ko Eskola arteko Foroan ikastetxeen artean adostutako 8 ekimen eraldatzaileak aurkeztu dituzte. 20. edizio honetan, osoko […]
Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!