Maiatzaren 22an Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna da. Egun honen helburu nagusia da dibertsitate biologikoaren garrantzia nabarmentzea, animalia- eta landare-espezieen aniztasuna, horien geneak eta bizi diren ekosistemak barne. Biodibertsitatea funtsezkoa da ekosistemen orekarako eta pertsonen ongizaterako, ezinbesteko zerbitzuak ematen baitizkigu, hala nola elikagaiak, ur garbia, sendagaiak eta klimaren erregulazioa. Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Egunaren kariaz, urte bakoitzean […]
Hona hemen Bilboko enarei eta Hiri LIFEri buruzko hitzaldiaren eta irteeraren argazki batzuk! Zorrotzako biztanleen artean bizi diren enara azpizurien habia batzuk ikusi ahal izan genituen. Gogoan izan ezazue hiri-habitatetako hegaztiek –hala nola enara arruntek, sorbeltzek eta enara azpizuriek– intsektuen izurriak kontrolatzen laguntzen dutela (eltxo gutxiago udan!), eta natura eta hirien kultura-balioa lotzen dituztela. Ikusten […]
Otxarkoagako (Txurdinaga) ortuen zozketan parte hartzeko iragarkia argitaratu da Udalaren web orrian. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 2an bukatuko da. Zozketan parte hartzeko beharrezkoa da Otxarkoaga edo Txurdinaga auzoetan erroldatuta egotea. Informazio gehiago: http://www.bilbao.eus/cs/Satellite?cid=1279166855184&language=es&pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_contenidoFinal
Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!