Egunero egiten ditugun ekintza txiki askok eragin itzela dute ingurumenean, gu horretaz jabetu ez arren. Ekintza horietako bat da botilako uraren kontsumoa. Horixe da plastiko bidezko kutsaduraren eragileetako bat, kaltetzen dituena ozeanoak, ozeanoetako bizitza eta baita gizakiaren osasuna ere. Plastikozko botilarik erabiltzen ez baduzu, ez duzu plastikoekin kutsatuko. Urtero, 8 milioi tona plastiko iristen dira […]
Australiako zientzialariek egindako ikerketa batek baieztatu du airearen kutsadurak espero baino eragin negatiboagoa duela intsektuen populazioetan. Hona hemen arrazoia. Intsektuen antenek errezeptoreak dauzkate, hainbat iturritatik datozen molekulak detektatzeko: elikagai-iturriak balizko bikotekide ugaltzaileak arrautzak erruteko lekuak eta abar. Errezeptoreak partikulaz estalita badaude, oztopo fisiko horren ondorioz zaila edo ezinezkoa da airetik bidaiatzen duten usain-molekulak haietara iristea. […]
Seguru asko ezagutzen duzu norbait dortoka txiki bat daukana, buruaren alde bietan dituen zerrenda gorrietatik ezagutzen den horietakoa. Floridako apoarmatua edo belarri gorriekiko dortoka deritzo. Eta post-aren lerroburuan esan dugunez, animalia txiki hori espezie inbaditzaile bat bihurtu da hamarraldi gutxi batzuetan. Animalia hori Ameriketakoa da jatorriz; aurkikuntza handia izan zen, batez ere umeentzat. Eta, hala […]
Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!