Zuhaitzek eta basoek airea garbitzen dute eta klima erregulatzen laguntzen dute. Horiek garrantzia eta inpaktu kalkulaezina dute ingurumenean. Zoritxarrez, planetako birikak arriskuan daude, urtero 10 milioi hektarea baso inguru galtzen baitira. Hori dela eta, zuhaitzen garrantzia ezagutzera emateko, gaur zuhaitzaren eguna ospatzen dugu, herritarrak jabetu daitezen zuhaitzak babestearen premiaz. Zuhaitzek funtsezko zeregina dute ingurumenaren kontserbazioan: […]
Hegazti urbanoen artean badira 3 espezie babestu beharrekoak, haien populazioa murrizten ari delako eta, gainera, zeregin garrantzitsua betetzen dutelako intsektuen izurrien aurkako borrokan: sorbeltz arrunta, enara arrunta eta enara azpizuria. Nahiz eta intsektizida naturaltzat hartzen diren hegazti-espezie bakarrak ez izan, eraginkorrenak dira. Hegazti horiek legeak babestuta daude; beraz, debekatuta dago haien habiak suntsitzea. Haatik, habiak […]
Gaur, udaren iritsierarekin batera, Eguzkiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eguzkiak planetarentzat duen garrantzia aldarrikatzeko. Elkarteek egun hori erabiltzen dute energia berriztagarrien iturriak sustatzeko eta babesteko, batez ere Espainian, non eguzki-energiaren ustiapen-maila baxua den beste herrialde batzuekin alderatuta. Eguzkia funtsezkoa da: Lurrerako eta lurreko izaki bizidunentzat energia-iturria da. Eguzkirik gabe, landareek ezin izango lukete fotosintesirik egin, […]
Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak dirulaguntza deialdia egiten du Natura-ondarearen kontserbazioari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako. Deialdi hori maiatzaren 31ko EHAAn argitaratu zen. Norgehiagoka-modalitateko dirulaguntzen programa hau 2002an hasi zen, eta haren helburuak dira, batetik, natura-ondareari buruzko ezagutza garrantzitsua hobetzea, eta, bestetik, elkarteen-saretzea eta enpresen jarduera sustatzea natura-ondarearen kontserbazioaren esparruan. Proiektuak […]
Plastikoen arazoak munduko herrialde gehienei eragiteaz gain, gure ekosistemak aldatzen ari da, bertan bizi diren espezieak mehatxatuz. Egia esan, azken 10 urteetan areagotu egin da plastikoen ekoizpena, batez ere erabilera bakarrekoak. Mundu osoan 139 milioi tona plastiko sortu ziren, ekosistemak mehatxatzen dituztenak. Gainera, adituek diotenez, ekoizpena hirukoiztu egingo da 2060ra arte. NBEko adituek jakinarazi dutenez, […]
Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!