Planeta leku jasangarriagoa izan dadin, eta ekoizpen eta kontsumo jasangarriari buruzko 12. GJHen ildotik, hainbat arrazoi daude papera eta kartoia birziklatzeko. GJH horren xedeen artean, honako hau dago: “Hemendik 2030era, nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio-, murrizte-, birziklatze- eta berrerabiltze-jardueren bidez.” Adibidez, hitz egin dezagun paper birziklatuaz. Paper birziklatuari esker, ingurumenerako onurak lortzen ditugu, hala nola: […]
Hona hemen etxean ura aurrezteko modu erraz bat: Itxi txorrota dutxatu edo hortzak garbitu bitartean, eta etxetik irtetean ez utzi txorrotarik irekita. Eskuak garbitzean, jarri tapoia konketan; horrela 10 litroraino aurreztu dezakezu. Ez tiratu katetik beharrezkoa ez bada. Ez erabili komuna paperontzi gisa: zisterna husten den bakoitzean 5 eta 15 ur litro bitartean xahutzen dira. […]
Hasi baino lehen, esan behar dugu Lurreko uraren % 97 gazia dela, eta % 2,5 baino ez dela ur geza. Are gehiago, uraren portzentaje txiki-txiki bat da edateko modukoa, eta giza ekintzaren ondorioz are gehiago murrizten ari da. Gainera, ur kontsumoak gora egiten jarraitzen du, eta aurreikusten da 2050erako mundu mailako eskaera % 55 gehituko dela 2000. urtearen […]
Gaur, martxoak 3, basa bizitzaren nazioarteko eguna da, Nazio Batuen Batzar Nagusiek 2013ko abenduaren 20an erabaki zutenetik. Baina, ba al dakizu zergatik egiten den egun horretan? 1973an basa fauna- eta flora-espezie mehatxatuen nazioarteko merkataritzari buruzko konbentzioa sinatu zela gomutatzeko. Egun honen helburu nagusia munduko herritarrak kontzientziatzea da, basoko fauna eta florak duten balioaz. Egun horri […]
Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!