Bilboko Udalaren
Klima Aldaketaren aurkako Bulegoa

Biobilbaoren aktualitatea

Biobilbaoren aktualitatea klik bakar batean. Klima-aldaketari buruzko informazio guztia zure ingurunerik hurbilenean.

BILBOKO UDALAK ETA TELPARKEK AUTO ELEKTRIKOENTZAKO DOAKO KARGA ESKAINTZEN DUTE AZKUNA ZENTROAN ETA INDAUTXUN

Maiatzaren 11tik 17ra bitartean egongo da martxan ekimena. Onuradun izateko, erabiltzaileek Telpark aplikazioaren bidez kargatu beharko dute ibilgailua. Guztira, 22 kW-ra arteko karga erdi-azkarreko 13 gune eta 120 kW-ra arteko karga azkarreko 4 gune eskainiko dira. Bilboko Udalak eta Telparkek, hiri-mugikortasuneko ekosistemetan erreferente den operadoreak, ekimen bateratu bat jarri dute abian ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatzeko. […]

Gehiago ikusi →

URAREN MUNDUKO EGUNA

Martxoaren 22an Uraren Munduko Eguna izaten da urtero. Egun hori ezinbestekoa da hausnartzeko zein garrantzitsua den baliabide hori bizitzarako eta garapen jasangarrirako. Urak Lurraren azaleraren % 71 inguru estaltzen badu ere, ur geza % 2,5 baino ez da, eta horren % 1 baino gutxiago dago eskuragarri gizakiarentzat (gainerakoa glaziarretan edo akuifero sakonetan dago). Uraren Munduko […]

Gehiago ikusi →

IREKITA DAGO NATURA LEHENGORATZEKO PLAN NAZIONALAREN KONTSULTA PUBLIKOA

Natura lehengoratzea gure garaiko erronka kolektibo handietako bat bihurtu da. Klima-aldaketak, biodibertsitatearen galerak eta ekosistemen degradazioak markatutako egoera batean, ibaiak, basoak, hezeguneak, kostaldeak eta nekazaritza- eta hiri-inguruneak berreskuratzea ez da soilik ingurumen-kontua: osasun publikoaren, gizarte-kohesioaren eta garapen jasangarriaren aldeko apustua ere bada. Esparru horretan, Espainiako Gobernuak, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren bidez, abian jarri […]

Gehiago ikusi →

Aztarna ekologikoa

Giza espeziearen jarduera aztarna handia uzten ari dira gure planetan, eta aztarna horrek zehaztuko du zer-nolako ingurunean biziko diren hurrengo belaunaldiak. Inpaktu hori txikitzea eta baliabideak optimizatzen ikastea da hurrengo belaunaldientzat utz dezakegun oinorderik onena.

Informazio interesgarri gehiago, hemen

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak. Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!